Errumaniako SCM Craiovak (EHF Kopako jarduneko txapelduna) urtarrilaren 12an jokatuko du Irungo Artalekun, eta bezpera HK10 hotelean egingo du. Urtarrilaren 26an Bera Bera-Nykobing neurketa jokatuko da (Danimarka), eta astebete geroago, otsailaren 3an, donostiarrek HC Podravka Kroaziako taldea hartuko dute.
Tati Garmendiarekin batera, luxuzko ordezkariak hurbildu ziren prentsaurrekora: Bidasoa taldeko lehendakari Gurutz Aginagalde, EITBko Joseba Urkiola kirol kazetaria eta Jose Manuel Ruiz eta Francisco Barros Euskadiko eta Gipuzkoako federazioetako lehendakariak.