Euskara ardatz duen antzezlana Urnietan, abenduaren 22an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko abe. 19a, 18:51

Berriki "Ez Dok Hiru" antzeztu eta gero, “Desentxufatuak” eskainiko dute Saroben, iluntzeko 19:00tan hasita.

Mikel Martinez eta Patxo Telleria bi euskara ikasleren paperean murgilduko dira, munduko euskaldunberririk zaharrenei bizitza emanez. Antzezlanaren aurkezpenean diotenez, “berrogei urte daramate euskaltegian eta publikoaren aurrera agertzen dira euren frustrazio, desio eta kexak adierazteko. Maitasun istoriorik ederrenetan bezala, euskara maite dute, eta gorroto. Gorroto dutelako maite dute; maite dutelako, gorroto. “Desentxufatuak” katarsi ariketa bat da. Euskara ikasleentzat bada, baita euskara ikasle ez direnentzat ere”.

Urnietako Saroben eskainiko dutena “Euskera Sencilloaren Manifiestoa” eta “Larruaizetara” antzezlanen pasarte onenekin osatua dago. Euren hitzetan, “Artifizio handirik gabe agertu nahi dugu publiko aurrean, aurreko ikuskizunen pasarterik arrakastatsuenetaz baliatuz, kalitatea konzentratua eskaintzeko”. Tartean teatro taldeko kideak orain artea arrakasta handiarekin aurkezten aritu dira Ez Dok Hiru antzezlana. Urrutira joan gabe, duela egun gutxi Urnietan bertan.

Urnietatik kanpo hurbildu nahi duenarentzat, sarrerak salgai daude on line bibe.me gunean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!