Saharako errefuxiatuen aldeko diru bilketa izango da larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko abe. 19a, 01:00

Hurria-Sahara elkarteak diru bilketa antolatu du Saharako errefuxiatuek bizi duten egoera humanitario larria eta elikagai krisi latzari aurre egiteko. 10:00etatik aurrera Eskola kalean, Kutxa egoitzaren parean, jarriko dute mahaia. 2019ko egutegiak ere salgai egongo dira.

Diru bilketarekin batera, Sahararen aldeko 15. Euskal Karabana: Piztu Itxaropena kanpainari hasiera emango diote Andoainen. Jasotako elikagai eta dirua 2019ko otsaila aldera irtengo da Euskal Herritik Tindufeko kanpalekuetara.

Hurria-Sahara elkarteak eskerrak eman nahi dizkie andoaindarrei Sahara herriarekiko adierazten duten elkartasunagatik eta eskuzabaltasunatik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!