Emakumezkoen Errege Eskubaloi Txapelketa abenduaren 29an ospatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko abe. 19a, 01:00

Leizaran eskubaloi klubak aurtengoan ere antolatu du emakumezkoen Errege Eskubaloi Txapelketa. Allurralde kiroldegian eta Arrate pilotalekuan jokatuko dira eskubaloi partiduak goizez eta arratsaldez. Eskubaloiaz gozatuz, egun ederra igarotzeko aukera izango da abenduaren 29an.

Partiduak eta ordutegiak:

ALLURRALDE KIROLDEGIA

09:20 (Jubenilak) Leizaran Lanbroa-Malkaitz
10:20 (Kadeteak) Leizaran Urdina-Baztango
11:15 (Kadeteak) Leizaran Horia-Sel. La Rioja
12:15 (Jubenilak) Sel. La Rioja-Baztango
15:15 (Kadeteak) 3-4 postuak
16:05 (Jubenilak) 3-4 postuak
16:40 (Infantilak) Finala (A-B taldeak)
17:30 (Kadeteak) Finala
18:30 (Jubenilak) Finala
19:45 (Seniorrak) Leizaran-Malkaitz

ARRATE PILOTALEKUA

09:30 (Infantilak) Malkaitz-Leizaran Urdina (A)
10:05 (Infantilak) Leizaran Horia-Baztango A (B)
10:40 (Infantilak) Malkaitz-Baztango B (A)
11:15 (Infantilak) Sel. La Rioja-Leizaran Horia (B)
11:50 (Infantilak) Leizaran Urdina-Baztango B (A)
12:25 (Infantilak) Sel. La Rioja-Baztango A (B)

[Arauak]


TEKNIFIKAZIO JARDUNALDIAK
Eskubaloia ezagutzera emateko teknifikazio jardunaldiak izango dira Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako gaztetxoentzat. 3. eta 4. mailakoek abenduaren 26an eta 27an dute hitzordua. 5. eta 6. mailakoek, berriz, urtarrilaren 2an eta 3an. Denak ordu berdinean ospatuko dira, 11:00etatik 13:00etara.
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!