Gabonetako kultur programazioa aurkeztu dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko abe. 14a, 01:00

Gaur eguerdian aurkeztu dute Villabonako Udalak Gabonetarako prestatu duen kultur programazioa. Giroa bizitu, herriko komertzioei bultzada eman, eta kultur eskaintza aberatsa eskaintzeko helburuz antolatutako ekintzen berri eman dute: 

Maite Izagirre alkatea, Mertxe Garmendia kultur zinegotzia eta Joxean Cubero teknikaria izan dira aurkezpen ekitaldian.

Mertxe Garmendiak aurkeztu ditu ekitaldiak:

"Abenduaren 15ean 'Laida pilota' ikuskizuna izango dugu, Oinkari dantza taldearen eskutik Olaederrea kiroldegian. Abenduaren 16an, Amasako elizan, Eresargi txiki eta Eresargi abesbatzek abestuko dute Loatzoko orkestarekin batera. Abenduaren 22an, villabonako parrokian Eresargi txiki eta Eresargi abesbatzek kontzertua eskainiko dute".

Abenduaren 18an Loatzo musika eskoalrak eguebrriaeta emanaldia eskainiko du Gurean 18:30etan hasita.

Aurtengo berrikuntzetako bat Gureako erakusketa aretoan izango da. "Abenduaren 17tik aurrera, Gipuzkoako Belenzaleen elkarteko kideek ekarritako jaiotzak izango dira ikusgai. Lezoko baserri bat, Lasturko errota... hianbat lan egongo da ikusga", azaldu du Garmendiak. Joxean Cuberok argitu duenez, programa ofizialean erakusketa abenduarne 20an zabalduko dela jartzen badu ere, ikusteko moduan egongo da abenduaren 17tik aurrera. Uste baino lehen amaitu dituzte erakusketa muntatzeko lanak, eta horregatik erabaki dugu egun gehiagoz zabaltzea".

 

Abenduaren 23an, Gospel saioa izango da. "The Upper Room talde euskaldnak eskainiko du. Gospelarne pieza ezagunenak eskainiko dituzte, euskaraz", azaldu dute.

 

Abenduaren 24an, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ospatuko dituzte. 18:00etan iritisko dira bi pertsonaiak Otsabi auzora.

 

Abenduaren 27an, Errusiako ballet baten emanaldia izango da gozagarri. 19:30etan hasita ikuskizun berezia eskainiko dute Gurean.

Joxean Cubero teknikariak azaldu duenez, Eguberrietako programatutako ekitaldi gehienak doakoak izango dira. "Balleta eta Gospela izango dira sarrera ordaindu beharreko bakarrak. Ez da aldez aurreko salmentarik izango. Ikuskizunak hasi baino ordubete lehenago zabalduko dira Gureako leihatilak eta bertan jarriko ditugu salgai sarrerak. Sei euro izango da salneurria, bi kasuetan".

Bestalde, Maite Izagirrek azaldu duenez, gaur egingo dute Gabonetako argien piztuera ekitaldia. Malkar plazan egitekoa bazuten ere, Berdura plazan egiteko erabakia hartu dute, eguraldia dela eta. Oinargi dantza taldeko kideek emanalditxoa eskainiko dute, eta ondoren, txokolate beroa dastatzeko aukera izango dute gerturatzen direnek. "Aurten, zenbait eskaera jaso dugu eta Gabonetako argiteria berezia jarriko dugu Txermin eta Etxeondo auzoetan, baita Amasan ere. Megafonia ere ez da faltako, eta aurten, hainbat hizkuntzetan abestutako gabon kantak entzungo dira."

Santiago egoitzara Udal ordezkariek egitekoa duten bisitaldia ere aipatu du alkateak: "Egun hauetan ezin gara gure helduez ahaztu. Udal ordezkariek bisita egingo dugu zahar-egoitzara, gure gertutasuna eta goxotasuna eskaintzera".

 

 


 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!