Nora Mendizabalek eskuz binakako Emakumea Pilotari Txapelketako lehen edizioan parte hartuko du

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Euskal pilotan emakumeen presentzia aldarrikatzeko asmoz, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) txapelketa berria martxan jarriko du: eskuz binakako Emakumea Pilotari Txapelketa. Nora Mendizabal andoaindarra lehen mailako pilotarien arteko zortzikotean dago. Mendizabal udaberrian ezaguna egin zen Gipuzkoako herriartekoan jokatzen zuen lehen emakumekoa izan baitzen.

Txapelketa:

Lau bikote lehiatuko dira 1. mailan eta bost bikote 2. mailan; abenduaren 14an hasiko da txapelketa 2. mailako partidekin eta urtarrilean gehituko zaizkio 1. mailakoak; otsailaren 8an jokatuko dituzte finalak.

Klub desberdinetako pilotariak nahastu dituzte lehia orekatzeko eta hobetzeko helburuarekin. Hauexek dira lehendabiziko edizio honetako parte-hartzaileak:

1. maila:

  • Larrarte-Maddi Mendizabal.
  • Arrieta-Araiztegi.
  • Nora Mendizabal-Maider Mendizabal.
  • Urien-Espinar.

2. maila:

  • Eizagirre-Beloki.
  • Bergara-Bikario.
  • Arteaga-Agirre.
  • Aramendi-Orbegozo.
  • Zubizarreta-Badiola.

Ligaxka jokatuko dute guztiek, urtarrilaren 25era bitartean. Partida guztiak ostiral arratsaldetan izango dira, Gipuzkoako hainbat herritan. Hauek dira, hain zuzen ere, aurreikusitako egoitzak:

  • Abenduak 14: Bergara
  • Abenduak 21: Legazpi
  • Urtarrilak 11: Zaldibia
  • Urtarrilak 18: Zestoa
  • Urtarrilak 25: Azpeitia
  • Otsailak 1: Finalerdiak Donostiako Antigua auzoan.
  • Otsailak 8: Finala ziurrenik Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!