Andoaingo hainbat kultur eta musika elkarteek kontzertu gogoangarria eskaini zuten Basteron joan den igandean. Musikazaleen gozamenerakoa izan zen, eta aldi berean, helburu solidarioa eduki zuen atzetik. Bada, kontzertuaren bultzatzaileek sarrerekin bildutako guzti-guztia Aspanogi elkarteko ordezkariei eman zieten atzo, Triana elkartearen egoitzan egin zuten ekitaldi txikian. Hain zuzen, 2.210,40 euro bildu ziren.