Abenduaren 24an kantari arituko den helduen taldea arratsaldeko 17:00tan abiatuko da San Juan plazatik. Hitzordu hori prestatzeko bi entsegu egingo dituzte, datozen egunetan. Hurrenez hurren, abenduaren 18an eta 20an. Iluntzeko 20:00tan elkartuko dira Lekaio kultur etxean. Abenduaren 24an, goizean zehar, herriko ikastetxeetako taldeak kalez kale kantuan ibiliko dira.
Gabonetako lehiaketak
Datorren abenduaren 19an Gabonetako jaiotzen sari banaketa ekitaldia egingo dute Saroben, iluntzeko 19:30ean hasita.