Ostiralean proiektatu behar zuten Gleencree dokumentalaren emanaldia bertan behera geratu da arazo teknikoak direla eta. Amasa-Villabonako Udaleko Memoria eta Bizikidetza Batzordeak antolatutako zineforumaren barruan kokatzen da, giza eskubideen aintzatespen eta errespetuaren aldeko lanarekin jarraituz. Dokumentala gabonen ondoren proiektatzea aurreikusten du Udalak.