Baso osasunari buruzko bilera informatiboa ostegunean Basteron

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko abe. 12a, 01:00

Gipuzkoako Baso Elkarteak (GEBE) lau bilera antolatu ditu bere kideentzat intsinis eta larizio pinudiak kaltetzen ari den banden gaitzak sortutako egoeraren eta hartu nahi diren neurrien berri emateko. Bertan izango dira Gipuzkoako Aldundiko Mendi Zuzendaria den Arantxa Ariztimuño eta bere ekipo teknikoa. Horietako bilera bat ostegunean izango da Basteron 18:30ean.

Jorratuko diren gaiak:

Gipuzkoako Foru Aldundiak:

  • Gaitzaren eboluzioa eta egungo egoera.
  • Gaitza ezagutzeko beharrezkoak diren ikerketa eta esperientziak.
  • Instituzioarteko plana: egoerari aurre egiteko Eusko Jaurlaritza eta aldundien artean adostutako neurriak.
  • Laguntza plana.

GEBEk:

  • Kaltetze maila-irizpideak. Kaltetutako pinuen mozketa lehenestea.
  • Ordezkatzeko espezieak. Bertako mintegiak eta beste mintegi batzuekin elkarlanean aritzeko aukera.
  • Airetiko tratamendua: tramite administratiboak, teknikak eta dosiak, Zeelanda Berriko esperientzia...
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!