"Orain dela egun batzuk amaitu ziren Arratzaingo Fleming Ikastetxearen berogailuak hornitzen dituen galdaren konponketa lanak. Climatizaciones Orio S.L enpresak burututako lanek 90. 725, 80 €ko (BEZa barne) kostua izan dute eta iragarritako 4 asteko epean amaitu dira.
Legealdi honetan, Udalak hezkuntza zentroekin, hainbat urteetako, inbertsio konpromisoaren barnean egindako lanak, 3 eremu zehatzetan garatu dira: lehenik eta behin, zentroaren behar berriei erantzuteko beroa ekoizteko sistema osoa birmoldatu da, bigarren, aipatutako instalakuntzaren erregulazio eta kontrol sistema berri bat ezarri da eta azkenik, sistema elektrikoa materiaren araudi berrira egokitu da.
Hezkuntzaren ardura duen zinegotziarentzat, Ibon Ariznabarretarentzat (EAJ), lan garrantzitsu honen buruketak, Udalak zentro desberdinekin ezarritako inbertsioen laguntza lerroa indartzen du: “Zenbait urteetako konpromiso tinko bat hartu genuen eta behar bezala betetzen ari gara. Honako hau izango da baita ere, hurrengo aurrekontu eragiketetarako erabiliko den ekintza lerroa”.