Ostegunean hasiko da Zizurkilgo kirol astea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko abe. 18a, 01:00

Ostegunetik igandera bitarte kirolari lotutako ekimen ugari antolatu ditu Zizurkilgo Udalak herriko elkarte eta auzokideekin elkarlanean. Egun horietan herritarrak kirola egitera gonbidatu nahi dituzte. Hurrengo astean liburuaren asteari ekingo diote.

Egitaraua:

Abenduak 13, osteguna
"Bizibidaiatzeko" irlak ikus-entzunezkoa, 19:00etan Plazida Otaño liburutegian
Bizibidaiak taldeko lau kidek, Mikel Bringasek (aita), Rosak (ama), Ekik eta Lurrek (seme-alabak), munduko hainbat uharte paradisiakotan zehar bizikletan egindako bidaiaren kronika izango da. Islandia, Singapur, Kuba, Zeelanda Berria, Gore (Senegal), Ko Phi Phi Don (Thailandia), Galapagoak...

Abenduak 14, ostirala
Helduei zuzendutako gimnasia tailerra, 11:00etan Atxulondo kultur etxean
Jokin Elkoro irakasleak gimnasia saio irekia eskainiko du parte hartu nahi duen helduentzat.

Ergometroak probatzeko aukera, 17:30ean plazako estalpean
Tolosako Arraun Elkarteko neskek ergometroak ipiniko dituzte plazako estalpean nahi dutenek proba egin dezaten.

Emakume kirolarien solasaldia, 19:00etan Atxulondo kultur etxean
Tolosako Arraun Elkarteko arraunlariak, Tolobolei Bidebide taldeko jokalariak, Tolosako areto-futbol taldeko jokalariak, Danok Danena halterofilia taldeko Goretti Amonarriz, Aitziber Ibarbi mendi lasterkaria eta Maider Mendizabal pilotaria izango dira solasaldian. Neska gazteek eskualdean kirola egiteko dituzten aukeren berri emango dute.

Abenduak 15, larunbata
Hamabi orduz kirolean Zizurkilen
11:000 Haurrentzako kirol eta jokoak Intxaur pilotalekuan. Ondoren, hamaiketakoa eta opari banaketa.
16:00-18:00 Umeentzako rokodromoa plazako estalpean.
22:00 XXII. Gau krosa, haurrak.
22:30 XXII. Gau krosa, helduak.

Abenduak 16, igandea
11:00 Halterofiliako Gabonetako XXV. Torneoa, Intxaur pilotalekuan.
16:00 3x3 saskilaboi txapelketa, Ugare auzoko kantxan. Izen-ematea abenduaren 15ean amaituko da, eta helbide honetan eman behar da: ugarebizilagunelkartea@gmail.com. 4 pertsonako taldeak izan behar dira, 16 urtetik gorakoek hartu dezakete parte.


Liburuaren astea
Abenduaren 18tik 22ra bitartean liburuen unibertsoan murgiltzeko aukera ederra izango da Zizurkilen. Hauxe egitaraua:

  • Abenduak 18, asteartea: Ipuin kontaketa 4 urtetik gorako haurrentzat Pello Añorgaen eskutik. Plazida Otaño liburutegian izango da, 17:30ean.
  • Abenduak 19, asteazkena: Gabonetako apaingarrien tailerra, 17:30ean.
  • Abenduak 20, osteguna: Ipuin kontaketa 4 urtetik gorako haurrentzat Maite Francoren eskutik. Iriarten izango da 17:30ean.
  • Abenduak 21, ostirala: Teodoro Hernandorena XVII. Ipuin lehiaketa eta Plazida Otaño II. Booktrailer lehiaketako sari banaketa. Plazida Otaño liburutegiko gela balioanitzean izango da 17:30ean.
  • Abenduak 22, larunbata: Ipuinen unibertsoa familian, Ombu guraso elkartearen eskurik. Plazida Otaño liburutegian izango da 11:30ean.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!