Horretarako udal brigadako langileek, lurrean eta edukiontzien inguruetan aurkitzen dituzten zabor poltsak bilduko dituzte goizean, 2 edukiontzi bete arte. Arratsaldean, edukiontzi horiek plazan hustu eta poltsen barruan dagoena aztertu eta sailkatuko da.
Horrela, Zizurkilen arazoa sortzen duten poltsa horiek, lurrean daudenak, zer konposizio duten ikusi ahal izango da.
Karakterizazioaren ondoren, 18:30tan, haurrentzako jolasak ere antolatu dituzte, hondakinen gaia lantzeko. Herri kirolak, tribiala eta Monika organikoa panpina egiteko tailerra izango dira plazan bertan.