Beatriz Unzue izango da EH Bilduren hautagaia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko abe. 11a, 01:00

Amasa-Villabonako EH Bilduk jakinarazi duenez, Beatriz Unzue izango da 2019ko udal hauteskudeetarako alkategaia. Prozesu parte-hartzailea amaituta, EH Bilduren Hauteskunde Batzordearen babesa jaso du Unzuek.

[Bideoa]

Amasa Villabonako EH Bilduk amaitutzat eman du alkategaia hautatzeko prozesu parte hartzailea eta pasa den azaroaren 23an Berdura plazan egindako ekitaldi jendetsuan aurkeztu zuten alkategaia, Beatriz Unzue Esnaola. Idazkaria da Unzue lanbidez, eta baita kirolaria ere. Bolo tiraketa eta pala txapelketatan parte hartzen du Behar zana elkartea ordezkatuz. Amasa-Villabonako EH Bilduko herrigintza taldeko kidea da 2015etik. 

Amasa Villabonako EH Bilduko kideek, aho batez bere aldeko hautua egin dute Amasa-Villabonako alkategaia izan dadin. Modu honetan, pasa den ekainean abiatutako udal-hauteskundeetarako alkategaia hautatzeko prozesu parte-hartzailea amaitutzat eman du Amasa Villabonako EH Bilduk.

Guztira 55 herritar ezberdin izan ziren alkategai izateko proposatuak eta EH Bilduren hauteskunde lan-taldeko kideak guztiekin banan-banan hitz egin ondoren, azkenik aukeraketa prozesua amaitu da. Beatriz Unzuek lehen momentutik adierazi zuen EH Bilduren alkategaia izateko konpromisoa hartzeko borondatea.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!