Haurrei eskainitako tailer ezberdinak Eguberrietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko abe. 10a, 01:00

2008-2013 urte bitartean jaiotako haurren aisialdia Eguberrietan. Parte-hartzeko, izena eman behar da.

Urnietako Udalak egitarau oparoa antolatu ohi du Eguberrietako. Laster iragarriko dute egitarau osoa. Bitartean, haur eta gazte sailak hainbat ekintza antolatu ditu, eta horietan parte-hartzeko datorren abenduaren 17a baino lehen izena eman behar da. Tailerretan parte-hartzeko kopurua mugatua da, eta haurrak izena eman duten hurrenkeraren arabera onartuko dituzte.

Hauxe da Eguberrietarako eskaintza: Abenduaren 26an magia tailerra Lekaion (2 txanda), 27an sukaldaritza tailerra Gaztelekuan (2 txanda), 28an zientzia esperimentuak Lekaion eta 31n Eureka museora bisitaldia.

Haurren gurasoek izena emateko aukera ezberdinak dituzte. Urnietako Udalaren webgunean eskegita dagoen formularioaren bidez, edota Bertan bulegoetan, Lekaion, edo Ludoteka izen-emate orria entregatuz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!