Andoaingo musika eta dantza taldeen partaidetza zabala da: Olagain txistularien elkartea, Alberto Agirre abesbatza, Gora Kaletxiki Banda, Soinuak musika eskola, eta Urki eta Triana dantza taldeak. Marife Nogales mezzo soprano andoaindarra eta Amaia Gonzalez dantzaria ere bertan izango dira. Triana elkartean piztu zen ideia, eta Gora Kale Txiki bandaren laguntza izan dute antolaketarako. Joxe Mari Oiartzabal musikariak egituratu du jaialdia, eta musika eta dantza izango ditu ardatz.