Azken urteotako inbertsiorik handiena egitear da Urnietako Udala. Azaroko Udal batzarraldian oniritzia eman zioten proposamenari, kreditu aldaketa bozketara eramanez. Alderdi abertzaleen aldeko botoarekin eta sozialisten aurkako botoarekin.
Sabai Arkitektoak enpresarena da kiroldegia berritzeko proposamen teknikoa, anbizio handikoa. Alkateak adierazi zuenez, “erabili dugun irizpide nagusia kirol federatuan dabiltzan pertsonen, Eskola Kirola egiten duten haurren eta banakako erabiltzaileen beharrak asetuko dituen kiroldegia egitea izan da”. Hasierako aurrekontua igo egin da, erabiltzaileen mesederako baliabide gehiago erantsi dituztela argudiatuta.
PSE-EE aurka agertu zen erabat, aurkeztutako egitasmoaren eta proposatutako aurrekontuaren aurka.
EH Bildu, berriz, ados agertu zen Urnietaren tamaina kontuan hartuta, instalazio egokiak izango direla argudiatuta
Puntako zerbitzua eskainiko dituen kiroldegia egin nahi dute. Alkatearen hitzetan, "eskualde mailan erreferente izan daitekeen kiroldegia".