Sariak epaimahaiko kide izan diren Marijose Izagirre EAJko zinegotziak, Joxe Mari Igarategi argazkilariak eta Udal Artxiboko arduradun Karmele Otaegik banatu zituzten, banan-banan.
Hona aurtengo sarituak:
Urtarrila: Manuel Casiellas. Lo que la nieve esconde.
Otsaila: Jose Angel Amutxastegi. El tunel del tiempo.
Martxoa: Aitor Alkain. Ubane erreka.
Apirila: Natalia Artetxe. Zubia.
Maiatza: Xabier Huitzi. Andoain.
Ekaina: Itziar Gutierrez. Aitona-amonen etxetik.
Uztaila: Hilario Rodeiros. Arcos.
Abuztua: Xabier Alkorta. Piztia.
Iraila: Juana Lazkano. Bizikletaren jokoa.
Urria Julian Guerrero. Oria Ibaia.
Azaroa: Roberto Truxuelo. Santas Krutz Eliza.
Abendua: Jon Aizpurua. Mara-mara.
Ekitaldiaren amaieran, aurkezpen lanak egin zituen Jon Zulueta behin behineko Kultura zinegotziak adierazi zuenez, 2020ko egutegirako gaia Andoain eta bere arkitektura izango da.
Egutegiak astelehentik aurrera Ataria-n egongo dira eskura.