Gaur kontsejupean burutu den elkarretaratzean adierazi dutenez, “Abenduaren 15ean, zorroztasunez neurtuko dituzte aspalditxotik antolatu ditugun manifestazio eta elkarretaratzeak. Mobilizazio gaitasuna apaltzea espero dute betikoek, berriro ere lehen baino indar handiagorekin, pentsio sistema publikoa erasotzeko eta bankuek, gure pentsioekin negozio galantak egiteko, pentsioak pribatizatuta”.
Erantsi dutenez, “Guretzako pentsio duina jasotzea da helmuga, baina baita ere gure seme-alabentzako eta bilobentzako, gaurkorako eta etorkizunerako bizitza eta jubilazio duinak jasotzea”.