“Duela hilabete batzuk, Oiartzunen, hitzaren, bertsoaren, musikaren inguruan zerbait egin genezakeela pentsatzen hasi ginen. Eta horretan ari ginela, Xabier Lete etorri zitzaigun gogora. Hitza, bertsoa eta musika uztartu zituen sortzailea”. Sortzaile handia, ezaguna denez, Oiartzunen sortu eta Urnietan bizi izan zen. Hona, Oiartzunen egitaraua laburtuta: Azaroaren 30ean mahai-ingurua antolatu dute, 19:00etan hasita udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, Joxe Angel Irigarai eta Antton Valverde bertan izango dira. Abenduaren 1ean, herriko abeslari eta musikariek Xabier Leteren abestiak joko dituzte, 19:00tan hasita San Esteban Elizan. Abenduaren 2an Rafa Ruedak eta Gotzon Barandiaranek Xabier Lete gogoan izango dute. Eta abenduaren 4rako, Leteren heriotzaren urteurrenean, prosa eta poesia lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia iragarri dute.