"Asier gaur ere gogoan zaitugu" txarteltxo zuriak eta moreak eskuetan, Asier Niebla urnietar gaztearen senideak, lagunak eta herrikideak indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egunaren harira antolatutako ekitaldira hurbildu ziren. Azken urteotan baino jende gehiago gerturatu zen San Juan plazara. Ez da harritzekoa, azken hilabeteotan sexu eraso ezberdinak izan baitira. Baita gertaera latzak ere, Asier Nieblaren heriotza esaterako.