Euren adierazpenetan, 2015ean EAJ-PNVk kargu hartze ekitaldian izan zuten jokabidea kritikatu dute. Baita oposizioko hiru alderdiek duten jokabidea ere, PSE-EErena oposizio eraikitzaile bakarra dela adieraziz. Maider Lainezek agintaldi honetan egindako lan guztiaren errepasoa egin du eta hunkitu egin da alderdikideei eskertza adierazi dienean. Bereziki, alboan izan dituen Petri Romero, Ascen Parron eta Daniel Garcia. Azken honek erretiroa hartuko duela iragarri du, aurkezpen ekitaldian.
Txalo artean eta alderdikideen besarkada jasoz amaitu da ekitaldia.