Pilotabizi Pelotazaleen elkartearen adierazpena
Pilotabizi Pelotazaleen elkarteak, azken denbora honetan esku-pilotaren egoerari buelta dezente eman ondoren, gure asmoen adierazpena plazaratu nahi dugu hemen eta orain. Hika adierazpena deitu diogun hau puntu hauetan biltzen dugu:
- Pilota mundua bultzatu, garatu eta modernizatu nahi dugun jende guztia elkarrekin lanean jarriko duen talde baten sorrera bultzatzeko asmoa dugu.
- Kirol hau gizatalde baten eta herri baten ondarea denez, herri mailako klabeekin arituko den elkarren arteko egitasmo bat behar du. Horretarako, baliabide eta asko partikularrak bateratu, gehitu eta partekatu behar ditugu helburuak lortu ahal izateko, bai banakakoak eta bai denenak.
- Euskal pilotaren ondarearen eta etorkizunaren alde lan egingo duen taldea sortzeko ahalegina egiteko konpromisoa hartzen dugu; horretarako egokiena ikusten den forma hartuko dugu.
- Edozein kiroletan zutabe diren promozioa, formakuntza, proiekzioa eta hedapena bultzatzen saiatu beharko luke talde horrek.
Klubak
- Araba: Amurrio, Txukun Lakua eta Zaramaga.
- Bizkaia: Adiskide, Iurreta, Lemoa, Lea Ibarra, Markina eta Usansolo.
- Nafarroa: Buruzgain, Erreka, Etxarri Aranaz, Irurtzun, Oberena eta Paz de Ziganda.
- Gipuzkoa: Henani, Tolosa, Zazpi Iturri, Tartaloetxe, Eplee (Errenteri), Illunpe, Gazteleku, Behar Zana eta Bergara.
Txapelketa sistema eta egutegia
Aurrekanporaketak | 1. Fasea | 2. Fasea | Final-laurdenak | Finalerdiak | Finala | |
Data | Abenduak 3 eta 9 | Abenduak 16, 22, 29 eta urtarrilak 4 | Abenduak 12, 13, 19 eta 20 | Urtarrilak 27, otsailak 3, 10 eta 17 | Otsailak 23 eta 24 | Martxoak 10 |
Lekua | Zozketaren arabera | Amezketa | Idiazabal | Beotibar | Beotibar | Beotibar |