Larraulgo Kultur astea, ekitaldiz blai

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko aza. 26a, 01:00

Larunbatean ekin zioten Kultur asteari, Baños de Ebrora egindako irteerarekin. Igandeko egitarauean, eskoba lehiaketa eta gazteentzako film emanaldia izan zituzten. Gaur ere izango dute zertaz gozaturik. 18:00etan argazki diaprama eskainiko dute gazteek eta 19:30etan hitzaldia izango da, "Zer litzateke Euskal Herria trikitixarik gabe?", Haritz Garmendia eta Josu Arrizabalaga 'Izer' trikitilarien eskutik. Datozen egunetako egitaraua, jarraian:

Azaroak 27, asteartea

19:30 “Sanferminak 78: Hilketa baten testuingurua” hitzaldia. Hizlaria: Nerea Perez Ibarrola NUP-eko irakasle eta “Sanferminak 78” Egiaren Batzordeko kide eta bozeramailea.

 

Azaroak 28, asteazkena

19:30 “Euskal kantagintza berriaren historia laburra”  hitzaldia. Hizlaria: Andoni Tolosa.

 

Azaroak 29, osteguna

19:00 “Zer ari da gertatzen Sirian?” hitzaldia. Hizlaria: Aritz Saidi.

20:30 “Bakailoa historian zehar” pintxo pote kulturala, Larraulgo Ostatuan.

 

Azaroak 30, ostirala

16:30 Haur merienda Katillutxulo elkartean.

17:30 “Abezedario titirijario” liburu aurkezpena eta ipuin kontaketa Juan Kruz Igerabiderekin.

21:00 Afaria Katillutxulo elkartean  Joxe Ramon eta Urki Galarragatarrak txiste kontalariekin.

 

Abenduak 1, larunbata

16:15 Mus txapelketa Katillutxulo elkartean.

18:00 Patata tortilla lehiaketa.

18:00-20:00 Egutegirako argazki aukeraketa.

20:00 Niko Etxart eta Robert Larrandabururen kontzertua San Esteban elizan.

 

Abenduak 2, igandea

18:00-20:00 Egutegirako argazki aukeraketa.

18:00 Talo eta gaztaina jatea Katillutxulo elkartean.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!