Bere bi egileak izango dira aurkezpenean. Agalir argitaletxeak argitaratutako obra, indarkeriaren aurkako alegatua da eta abusu edo tratu txar sexualak jasan dituzten biktimen zein beraien gertuko pertsonen 40 lekukotza jasotzen ditu, karta formatuan.
Liburuaren gaiak duen interes soziala kontuan hartuta, Eresergi abesbatzaren eta Hodei Iparragirre margolariaren parte-hartzea izango du aurkezpenak.
Ekitaldiaren ondoren, liburuaren aleak sinatuko dituzte egileek.