Liburuan, hainbat aipamen egin zaizkio oso gazte hil eta trikitilaria ere bazen Juanito Tapiari, Eleuterioren anaiari. Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak urtero argitaratzen duen biografia sailean dago Eleuterio Tapiaren asteasuarrarena, eta Asteasuko Udalaren laguntzarekin argitaratu du aurtengoa.
Egitaraua
11:00, Iturri-ondo tabernan hainbat trikitilari elkartuko dira, herrian zehar kalejira egiteko.
12:00, Udaletxean aurkezpena.
- Pili Legarra, Asteasuko alkate-anderea.
- Joxean Agirre, liburuaren egilea.
- Juan Tapia, Eleuterio Tapiaren iloba.
- Agurtzane Elustondo, EHTEko lehendakaria.