Joan zen ostiralean, Euskaraldiaren barnean, euskararekiko konpromiso desberdinak hartu zituzten Otaño eskolako ikasle, irakasle, langile eta familiek. Agurra, hainbat abesti, konpromisoen sinadura bilketa, koreografia eta Iraitz Lizarragaren eta bere kideen sorpresa txikia izan zituzten gozagarri.