Egapefilm lehiaketaren edizio berria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko aza. 26a, 01:00

Irakaskuntza ikus-entzunezkoen bitartez sustatzeko lehiaketaren edizio berria iragarri du Egape ikastolak, Urnietako Udalarekin elkarlanean deitu duena. Euskal Herri mailako lehiaketa da, aurtengoan bereziki irakasleengan eragin nahi duena.

Eskolarteko laburmetrai lehiaketaren hirugarren edizioa antolatu du Egape ikastolak, Egapefilm izenburukoa. Euskal Herri mailako irismena duen sariketa da, aurreko bi edizioetako irabazleak Santo Tomas Lizeoa eta Tuterako Argia ikastola izan baitira. Aurtengoan irakasleengan arreta berezia ipini nahi dute antolatzaileek: “Egapefilm proiektuaren helburu nagusietakoa irakasleengana iristea da, proiektuan sinetsi eta zubi lana egin dezaten. Ikastolaren ustez, zinea oso tresna baliagarri eta onuragarria izan daiteke gaur egungo irakaskuntzak dauzkan erronkak landu eta erantzun egokia emateko. Azken urteetan suertatzen ari baitira iraultza eta garapen handiak, besteak beste, ikasleak garatu behar dituen oinarrizko eta zeharreko konpetentziak, metodologiaren aldaketa, adimen aniztasunaren bilakaera…”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!