Azaroaren 25eko Udal adierazpena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko aza. 25a, 01:00

"Indarkeria matxista lehen mailako arazoa da, emakumeontzat eguneroko ogia. Tamalez, ezkutuan mantentzen da okasio askotan, baita justifikatu ere. Hortxe da, hain justu, egoera hau geldiarazi behar dugun momentua modu kolektiboan, bai instituzio zein jendartearen partaidetzarekin". 

Adierazpen osoa:

Azaroak 25,
Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna:

”Azaroaren 25a gizarte demokratiko batean emakumeen kontra burutzen den indarkeria mota oro guztiz onartezina dela baieztatzeko eguna da; indarkeria sortzen duten eragile eta egitura guztiak errefusatzen ditugula esateko eguna da, eta gure herrian ez dugula ez bakerik ez normalizaziorik izango emakume izateagatik emakumeak hiltzen eta erasotzen jarraitzen den bitartean.

Urteak daramatzagu lanean emakumeek gizonen eskubide eta aukera berberak izango dituen gizarte bat eraikitzeko. Alabaina, egunez egun biolentzia matxistaren egoerak bisibilizatzen ditugu, erakusten digutenak egiturazko biolentzia bat existitzen dela, gizartearen arlo guztietan dagoena.

Indarkeria matxista lehen mailako arazoa da, emakumeontzat eguneroko ogia. Tamalez, ezkutuan mantentzen da okasio askotan, baita justifikatu ere. Hortxe da, hain justu, egoera hau geldiarazi behar dugun momentua modu kolektiboan, bai instituzio zein jendartearen partaidetzarekin. Indarkeria matxistatik libre egongo den gizarte igualitario baten eraikuntzan beharrezkoa da indarkeria matxista kasuak ezagutzea, eta horrela, biktimak bisibilizatu, indarkeria mota honen deslegitimizazio sozialean lanean jarrai dezagun. Ildo horretan goaz aurrera, bisibilizazio horrek garrantzia handia baitu sensibilizaziorako.

Baina ez da nahikoa bisibilizazio eta sensibilizazioarekin; honetaz gain, beharrezkoa da interbentzioaren fase guztietan esku hartzea: prebentzioan, detekzioan, arretan, babesean, justizian, eta nola ez, baita erreparazioan ere.

Denboran iraungo duten abordatze integralak eta transbertsalak egin behar ditugu, emakumeak berbiktimatzetik urruti, subjektu aktibo gisa errekonozituko dituena, ez dituena errudun egingo eta ahotsa emango diena, euren hitza errekonozituko dena. Bermatu behar dugu indarkeria matxistaren biktimak genero eta jabekuntza ikuspuntutik behar bezala artatuak izan daitezela, eta erreparaziorako prozesu indibidual eta kolektiboak garatu daitezela. Instituzioen betebeharra da, izan ere, indarkeria forma guztietatik libre egongo diren emakumeen giza eskubideen inguruan ari gara hizketan.

Alabaina, abordatze integral hori ahaztu gabe, guk gaur emakumeen erreparazioan zentratu nahi dugu; emakumeen erreparazioan, baita indarkeria sufritzen duten haurren erreparazioan ere. Hauek dira indarkeria mota honen biktima zuzenak, baina biktima errekonozimendu horretatik harago, ez da hitz egiten erreparazio sozial eta ekonomikoaz, edota zerbitzu ezberdinetan eskaini beharko litzatekeen artatzeaz (esaterako, polizia etxeetan, epaitegietan, ospitaleetan, gizarte zerbitzuetan...).

Andoaingo Udalean honetan sakondu nahi izan dugu, eta horregatik, indarkeria matxista kasuetako interbentzioaren urrats guztiak jasoko dituen protokolo batean ari gara lanean, arreta berezia jarriz prozesu honen azken urratsean, alegia, emakumeen erraparazio osoaren urratsean.

Horregatik guztiagatik, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Andoaingo Udalak ondorengo konpromisoak hartu nahi ditu:

  1. Andoaingo Udalak konpromezua hartzen du indarkeria matxistaren biktima guztiak artatzeko bere urrats guztietan, momentu honetan sektore ezberdinekin lantzen ari den protokoloaren baitan, eta horretarako beharrezko baliabide tekniko eta ekonomikoak jarriz.
  2. Andoaingo Udalak, izatea eta izendapena orekatzeko asmoz, hemendik aurrera “indarkeria matxista” terminoa erabiliko du, hauxe baita pertsona adituek modu arruntean darabilten kontzeptua.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!