Indarkeriaren aurkako matazak

Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna da azaroaren 25a. Horren harira, ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte eskualdean barrena. Amasa-Villabonan, "Indarkeriaren aurkako matazak" ekitaldia egin dute gaur eguerdian. Herriko eragile ezberdinek sortutako matazak udaletxean jarri dituzte, emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera adierazteko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!