The WC Grooves taldeak diskoa aurkeztu zuen Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko aza. 23a, 01:00

The WC Grooves talde andoaindarrak labetik atera berri duen All for Rock and Roll diskoa aurkeztu zuen Andoaingo Gaztetxean, joan den larunbatean. Oskar Perales (ahotsa eta gitarra), Daniel Pagola (bajua), Sergio Vicente (gitarra) eta Oskar Uribesalgok (bateria) osatzen duten taldeak rock giroko zazpi kantu bildu ditu diskoan. Legazpiko One way eta Urretxuko The Northagirres taldeekin batera rockandroll gau sendoa osatu zuen Gaztetxean.

[Bideoa]

[Erreportajea]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!