Loatzo Musika Eskolako kideek Xexili eguneko emanaldia eskaini zuten atzo Zizurkilgo Zimiterioan. Emanaldiaren aurretik, kajira koloretsua egin zuten San millan eskolaren paretik abiatuta. Musika tailerretako haurren nahiz tresna ezberdinetako ikasleek eskainitako piezak izan ziren entzungai. Amaieran, txokolate beroarekin goxatu ziren musikari gazteak.