Zanpatuz Urnietako mendi elkartea ekimen betean sartu da udazkenean. Hiru hitzordu antolatu ditu datozen egunetarako, horietako bi Euskaraldiarekin bat eginik.
BTT irteera larunbatean
Mendi bizikleta irteera, helduei zuzendutakoa. 30 kilometroko ibilbidean zehar 1.000 metrotik gorako desnibela izango dute. Goizeko 07:30ean irtengo dira San Juan plazatik. Kaskoa derrigorrezkoa da eta parte-hartzaile bakoitzak janaria, edaria eta neguko arropa eraman beharko du. 3 euroren truke dutxatzeko aukera izango da.
Buruntzara igoera igandean
Familian egiteko irteera izango da, 09:00tan San Juan plazatik irtengo dena. Tontorrera igo eta gero Azkorteko ermitan hamaiketakoa egingo dute. Jaitsiera ibilbide berdinetik egingo dute.
'Al otro lado de la cuerda' ikus-entzunezkoa hilaren 30ean
Ravier anaiak, Christian Ravier, Ekaitz Maiz, Mikel Zabalza, Albert Salvadó, Arkaitz Yurrita, Eneko César eta Unai Mendia.Eskalatzaile onenentsuak elkartu dituzte dokumental zirraragarrian eskaladako etikari, balioei eta izaerari buruz hitz egiteko. Pirinioetako eskaladaren alderik ezkutuena azaltzeko. Javier Valerok zuzenduta.Iluntzeko 19:30ean hasita, Saroben.