Oraindik asko baitira Gerra Zibilaz eta Errepublika garaian herriak eta bereziki herritarrek bizitakoaren berri ez dakitenek.
Proiektuaren ekimen nagusia liburu bat sortzea da. Horretarako 1936-1945 bitartean errepresaliak jasan zituzten edo kanporatuak izan ziren urnietarren inguruko informazioa eskuratu da. Horretarako, Euskal Herriko eta Estatuko agirietan Urnieta eta urnietarrei buruz dauden datu guztiak bildu, eta ahozko testigantzen grabaketak egin dituzte.
Orain, 2019an publikatuko den liburua osatzeko, 1930–1950 bitartean bizi izan ziren eta errepresioa jasan zuten familien argazkien bilaketa egiten ari dira.
Ekarpena egin nahi baduzu, bi bide daude, abenduak 7a baino lehen argazkiak bidaltzeko.
• Eskaneatuta bidali artxibo@urnieta.eus helbide elektronikora.
• Udaletxeko Bertan bulegoan (7:30–14:30) utzi eta eskaneatu ondoren bueltatuko dira (2 egun gutxi gorabehera).
Urnietako Udalak aldez aurretik, eskerrak eman nahi ditu, proiektuan parte hartu eta lagundu dutenei.