Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna da azaroaren 25a. Egun horren harira, ekitaldi ezberdinak antolatu dituzten Asteasun. Gaur, azaroak 22, 'Solo mia' filma eskainiko dute, 19:00etan udaletxean. Azaroaren 25ean, igandez, 12:30ean kontzentrazioa egingo dute kultur etxe aurrean. Denon artean emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako sarea osatuko dute, zuzeneko musika eta abestien laguntzaz. Ondoren, gaztain erreak izango dira.