Argi mozketa izango da asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko aza. 20a, 01:00

Transformazio zentruan egin beharreko konponketak direla eta, argi mozketa izango da asteazkenean 08:00etatik 16:00etara honako zonatan: Kale Berriko eta Makaldegiko semaforoak, eta Goikoplazako eta Makaldegiko komun publikoetan.

Iraupena gutxi gorabeherako da. Beraz, gerta liteke lanak azkarrago amaitzea eta argia aipatutako ordua baino lehen ematea. Luzatuz gero Udaleko telefonora deituta mozketaren berri emango da: 943 300 230.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!