Aiztondoko Udal ordezkariak, El Salvadorren

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko aza. 20a, 01:00

Pili Legarra Asteasuko alkatea, Zizurkilgo Joxe Mari Luengo alkatea eta Eva Usandizaga zinegotzia, eta Josu Amilibia Adunako alkatea El Salvadorren dira, Euskal Fondoko Lehendakariorde den Mikel Arrastoarekin batera. Egiteko ezberdinak dituzte bertan: Segundo Montes komunitatearekin 25 urteko senidetzea sendotu; Aiztondotik laguntzen diren ikasketa beka onuradunak ezagutu; eta Euskal Fondoak uraren eta berdintasunaren alde sustatzen dituen programak ikuskatu, besteak beste.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!