Urrezko Aizkolarien kanporaketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko aza. 19a, 01:00

Intxaur pilotalekuak ekitaldi garrantzitsua hartu zuen atzo eguerdian. Urrezko Aizkolarien kanporaketan, Jon Irazu herritarra eta Xabier Orbegozo, Arria V.a nor baino nor aritu ziren. Alde txikiarekin, Arria V.ak lortu zuen txapelketan aurrera egiteko txartela. Gabonetako Harri-jasotze txapelketan, Josetxo Urrutia eta Jon Gisasola 'Zelai' aritu ziren norgehiakoan. Azken honek lortu zuen garaipena. Itsaso Onsalo eta Leire Astiazarenen trontza erakustaldiak borobildu zuen goiza.

[Argazkiak]    [Bideoa]
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!