Bizikidetza eta Memoria jardunaldien azken saioa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Asteartean, azaroaren 20an, emango zaie amaiera Bizikideta eta Memoria jardunaldiei "world cafe" batekin, hots, taldetan bildu eta gai baten inguruan hausnartuko da. Hona galderak: Zer da zuretzat bizikidetza? Eta memoria? Zer egin dezakegu herritarrok bizikidetzaren alde?. Lekaio Kultur Etxean izango da, 19:00etan.

Bertaratzeko asmoa izanez gero izena eman behar da telefonoz edo posta elektronikoz: 605 718 297 / urnietabizikidetza@gmail.com.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!