Azaroak 18, igandea
10:00, Herriko bi sagardotegiak bisitatzeko aukera.
12:00, Elizaren historia ezagutzeko solasaldia. Kanpandorrera igotzeko aukera izango da. Bitartean, txistulariek emanaldia eskainiko dute plazan.
Adunako Kultur astea azken txapan sartu da dagoeneko. Ostiralean Handia filma eskaini zuten elizan jarritako pantaila erraldoian. Bertan izan ziren Jon Garaño zuzendaria eta Joseba Usabiaga eta Iñigo Aranburu aktoreak. Larunbatean, haur antzerkia, euskal produktuen pintxo potea eta trikiti gaua izan zuten gozagarri. Gaur ere izango dute gozatzeko moduko ekitaldirik: