Aldaketa, Amasako jai-egitarauean

Amasarrek egun handia izango dute bihar. Krosa, herri bazkaria, bertso saioa... Eguerdirako iragarrita zegoen Tio Teronen Semeak taldearen emanaldia bertan behera geratu da, baina gazteek sorpresatxo bat antolatu dutela iragarri dute. Eguerdiko 12:00etan, beraz, Amasako gazteen emanaldia izango da gozagarri. Honenbestez, honakoa izango da biharko egitaraua:

11:00 Ume krosa. (6. mailara arteko umeentzat)

12:00 Amasako gazteek prestatutako ekitaldia.

14:00 Herri bazkaria.

19:00 Bertso saioa elizan. Unai Mendizabal, Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia 'Txapi' eta Miren Artetxe. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.

Ondoren, Martina sorginari agurra.

24:00 DJ Jotatxo.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!