Kirol solasaldi jendetsua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko aza. 15a, 01:00

Kultur astean murgilduta dago Aduna. Kirol solasaldia izan zuten atzo iluntzean; Oinatz Bengoetxea, Iñaki Artola eta Asier Illarramendi izan ziren protagonista nagusiak eta jendetza gerturatu zen haiek entzutera. Haur eta gaztetxoek bereziki gozatu zuten kirolarien hitzekin. Kultur asteak jarraipena izango du datozen egunetan ere:

Azaroak 15, osteguna

19:00, Euskaraldiaren inguruko dokumentala. Jarraian, Herri azokaren inguruko bi dokumental: Gariaren prozesu osoa bitlzen duen "Ogiaren bila" eta Herri azokaren ingurukoa. Elizan.

Euskaraldiaren inguruko informazioa banatzeko mahaia jarriko dute Uztartza etxearen aurean.

Azaroak 16, ostirala

20:30, Handia filma. Elizan. Emanaldiaren ondoren, filmean parte hartu duten aktore eta eragileekin solasaldia.

Azaroak 17, larunbata

18:30, Patata tropikala antzerki taldearen "Denboraren Taupadak" ikuskizuna.

20:30, Eusko label produktuen pintxo-potea.

21:00, Trikitilarien saioa: Eneritz Aulestia, Julen Alonso, Maixa Lizarribar, Izer eta Alabier...

Azaroak 18, igandea

10:00, Herriko bi sagardotegiak bisitatzeko aukera.

12:00, Elizaren historia ezagutzeko solasaldia.  Kanpandorrera igotzeko aukera izango da. Bitartean, txistulariek emanaldia eskainiko dute plazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!