“Nerabe” eta “Deus Ez” ostiralean Saroben

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko aza. 14a, 01:00

Nerabe” eta “Deus Ez” taldeen kontzertuez gozatzeko aukera izango da ostiral honetan, “KatapultaTour Gipuzkoa”-ren bitartez, gaueko 22:00etatik aurrera Saroben

 

“KatapultaTour Gipuzkoa” musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da, Gipuzkoako Foru Aldundiak  bultzatzen du eta bi helburu nagusi ditu: musikaren eta arte eszenikoen eremuko gipuzkoar talentuak balioan jartzea eta horiek sustatzea (gazteei arreta berezia emanez), eta Gipuzkoako eszena kulturala dinamizatzen laguntzea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!