Lehengo urtean jarri zen martxan ekimena eta aurten ere, arrakasta handiarekin eraman da aurrera. 192 argazki aurkeztu dira lehiaketara eta epaimahaiaren iritziz, kalitate handikoak guztiak.
Hauek izan dira epaimahaikideak: une honetan Kulturako batzordearen gidaritzapean dagoen Jon Zulueta Berastegi zinegotziak, Ma Jose Izagirre Iturzaeta zinegotziak, Jose Ma Igarategi Balda argazkilariak, Sergio Vallejo Perez argazkilariak eta Karmele Otaegi Negredo Udal artxibariak.
Hauexek dira, beraz, 2019ko egutegiaren argazki lehiaketako irabazleak:
1.- Urtarrila: Manuel Casellas, “Lo que la nieve esconde” 2.- Otsaila: Jose Angel Amuchastegui, “El túnel del tiempo” 3.- Martxoa: Aitor Alkain, “Uban erreka”
4.- Apirila: Natalia Arteche, “Zubia”
5.- Maiatza: Xabier Huitzi, “Andoain”
6.- Ekaina: Itziar Gutierrez, “Aiton-amonen etxetik”
7.- Uztaila: Hilario Rodeiro, “Arcos”
8.- Abuztua: Xabier Alcorta, “Piztia”
9.- Iraila: Juanan Lazkano, “Bizikletaren jokua”
10.- Urria: Julian Guerrero, “Lear erreka”
11.- Azaroa: Roberto Trutxuelo, “Santa Krutz eliza”
12.- Abendua: Jon Aizpurua, “Mara Mara”
Sari banaketa, Abenduaren 4an arratsaldeko 19:00etan izango da Bastero Kulturguneko erakusketa aretoan.