Alberto Agirre abesbatzaren omenezko ekitaldirako gonbidapenak, eskura

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko aza. 13a, 01:00

Azaroaren 25ean Alberto Agirre abesbatzaren omenezko kontzertua egingo da Basteroko auditorioan, 12:30etatik aurrera. Emanaldia doan da, baina gonbidapena behar da. Gonbidapenak azaroaren 14tik aurrera, bihartik aurrera beraz, eskura egongo dira, Bastero kulturguneko lehiatilan.

 

  

30 urtetik gorako ibilbidea egiteagaitk, urte horietan ehunka kontzertu eskaintzeagatik, eta azken batean, Andoaingo musikagintza aberasteagatik eskainiko zaio aitormen publikoa abesbatzari. Kontzertu berezi-berezia izango da, eta besteak beste, honako taldeek hartuko dute parte: Andoaingo Udal Musika Eskolako Banda, eta abestaza ezberdinak eta Olagain Txistularien Elkartea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!