Gazteen arteko bazkaria Bizilagunak egitasmoaren baitan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko aza. 13a, 01:00

Aniztasuna sustatzeko ekimenean urrats berria eman dute Andoainen, gazteen arteko bazkariarekin 

Alba Murillo, Maialen Oiarzabal, Nora Stitou, Amaia Armendariz, Jone Perez, Amagoia Lasa, Irati Oiarzabal, Larraitz Otamendi, Noum Zoubairi, Aziz Bouaza, Abdellatif, Noureddine Mennad, Zakariae Sittf, Mohamed Nejjar, Sou ane Amjres, Ana Hernandez, Marta Oteiza eta Alaine Jauregi, guztiak Andoainen bizi dira.

Bizilagunak egitasmoaren bitartez, joan zen igandean elkarrekin bazkaltzeko bat egin zuten. Partaideen artean solasean, hauxe balorazioa: “Bazkaria oso ondo joan zen, giro atsegina eta polita sortu baitzen. Batzuk elkar ezagutzen genuen bistaz, goizean trena hartzetik edota Sorabillako jaietatik, baina gainontzean ez genuen aurretik bat egin”. Elkarren izenak ikasten aritu

eta gero, bazkalorduan euren egunerokotasunaz, ikasketez, lan jardunaz, musikaz edota zaletasunez hitz egiteko aukera izan zuten.

Esperientzia ona izan zen, hurrengo bazkaria azaroaren 25ean Sorabillan bertan egingo baitute: “Guztiok pozik ibili ginen, azken nean guztiak bizi gara Andoainen. Batzuetan gure betiko lagunekin ibiltzeko joera dugu eta ezezagun diren pertsonekin mahai ingurua konpartitzeko aukera ez da beti suertatzen. Beraien kasuan, askok ikasketak Herreran eta Errenteria aldean egiten dituzte, beraz Andoainen bertan ez dira asko ibiltzen. Gainera, kanpotik etortzean, lagun harremanak eta sare soziala zerotik eraikitzen hasi behar izaten da, eta ez dute lan makala”. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!