Abiatu da Kultur astea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko aza. 13a, 01:00

"Euskaraz zergatik?" solasaldiarekin eman zioten hasiera aurtengo Kultur asteari. Senagaldik etorritako Adama, Karin Van der Woorp holandarra eta Azerbaijango Tarana Karim izan ziren hizlari, Miren Aburuzaren gidaritzapean. Ekitaldi ugari izango da aste osoan zehar. Gaur, solasaldi politikoa izango dute, 19:00etan hasita:

Azaroak 13, asteartea

19:00, Solasaldi politikoa. Luke Uribetxeberria (EAJ), Pello Urizar (EH Bildu) eta Julen Bollain (Elkarrekin Podemos). Elordi plazako lokala.

Azaroak 14, asteazkena

19:00, Kirol solasaldia. "Kirolari handia izatea nuen amets eta...". Oinatz Bengoetxea eta Iñaki Artola pilotariak, eta Realeko Asier Illarramendi futbolaria. Elordi plazako lokala.

Azaroak 15, osteguna

19:00, Euskaraldiaren inguruko dokumentala. Jarraian, Herri azokaren inguruko bi dokumental: Gariaren prozesu osoa bitlzen duen "Ogiaren bila" eta Herri azokaren ingurukoa. Elizan.

Euskaraldiaren inguruko informazioa banatzeko mahaia jarriko dute Uztartza etxearen aurean.

Azaroak 16, ostirala

20:30, Handia filma. Elizan. Emanaldiaren ondoren, filmean parte hartu duten aktore eta eragileekin solasaldia.

Azaroak 17, larunbata

18:30, Patata tropikala antzerki taldearen "Denboraren Taupadak" ikuskizuna.

20:30, Eusko label produktuen pintxo-potea.

21:00, Trikitilarien saioa: Eneritz Aulestia, Julen Alonso, Maixa Lizarribar, Izer eta Alabier...

Azaroak 18, igandea

10:00, Herriko bi sagardotegiak bisitatzeko aukera.

12:00, Elizaren historia ezagutzeko solasaldia.  Kanpandorrera igotzeko aukera izango da. Bitartean, txistulariek emanaldia eskainiko dute plazan.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!