Berrogei postutik gora hartu ditu gaurko azokak. Produktuak saltzeaz gain, haietako asko nola egiten diren erakutsi dute adunarrek. Txorizoak, odolkiak, ogia, sagardoa, txakolina, garagardoa..., horiek guztiak eta beste zenbait gehiago nola egiten diren ikusi ahal izan dute bertaratu direnek.
Festa polita antolatu dute adunarrek. Eguerdian, jende asko ibili da herrian; oinez gerturatuta batzuk, antolatzaileek jarritako autobusetan beste asko. Herrigunea ez ezik, herri osoa hartu du azokak. Andrategi baserriaren inguruan, esaterako, lixiba nola egiten zuten erakutsi dute, baita bertako labaderoa ere.
Herri bazkariaren ondoren, Errebal dantza taldearekin saioa eginez maiatuko dute eguna Adunan.