Memoriaren egunean ekitaldia antolatu du Elkarbizik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko aza. 10a, 01:00

Jose Luis Lopez de Lacalle parkean Elkarbizik ekitaldia antolatu du, memoriaren egunarekin bat eginik. Alain Lopez de Lacallek eta Blanca Villafañek loreak utzi dituzte eskulturaren ondoan, eta horren aurretik Mikel Arregik adierazpena irakurri du. Ekitaldia minutuko isilunearekin eta txaloekin amaitu da.

Ekitaldira PSE-EE, EAJ-PNV, Ganemos eta Irabazi alderdietako ordezkariak hurbildu dira. Haiekin batera Irulegi, Sanz edota Amutxastegi alkate ohiak eta beste zenbait zinegotzi ohi ere. Tartean Vela, Irulegi edota Agudo.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!