Memoriaren eguneko adierazpena irakurri dute udaletxean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko aza. 10a, 01:00

"Indarkeria eta giza-eskubideen urraketa mota guztien gaitzespenetik abiatuta, memoriak terrorismo eta indarkeria politikoaren biktima guztien errekonozimendua, erreparazioa eta ez errepikatzearen bermea sustatu behar dituela" adierazi dute ekitaldian.

Udal adierazpen osoa:

“Memoriaren Eguneko” adierazpena:

"Memoriaren Eguna ospatzen dugu gaurkoan, eta oroipenerako egun honetan Andoaingo herritar guztiei dei egiten diegu ez dezaten iragana ahaztu, ezta gure gizarteak orokorrean eta modu zehatzean, euren min eta sufrimendu bidegabeak onartzea beharrezkoa den biktima batzuek jasandako ondorio lazgarriak. Biktima horiei elkartasuna, enpatia, egia, justizia, memoria, errekonozimendua eta erreparazioa zor dizkiegu.

Ideien aniztasunean, printzipio demokratikoetan eta giza-eskubideen defentsan oinarritutako memoria inklusibo batekiko gure konpromisoa berretsi nahi dugu, elkarrizketa eta elkarren onarpena sustatuko duena eta gaurko eta biharko bizikidetza eraikitzen lagunduko duena. Gure artean adostasunez lantzen eta garatzen ari garen konpromisoa da hori.

Horregatik adierazten dugu:

Indarkeria eta giza-eskubideen urraketa mota guztien gaitzespenetik abiatuta, memoriak terrorismo eta indarkeria politikoaren biktima guztien errekonozimendua, erreparazioa eta ez errepikatzearen bermea sustatu behar dituela.

Horregatik guztiagatik, Andoainen memoria politiketan lan egiten eta sakontzen jarraitzeko gure borondatea eta konpromisoa berresten dugu, zeinean abenduan aurkeztuko den txostenarekin urrats handi bat emango dugu gertatutako guztia aitortzeko eta memoria kolektibo partekatuetan aurrera egiteko tresna baliogarria izango baita. Gertatutakoa modu kritiko eta autokritikoan aztertzeko, argitu gabeko gertaerak argitzeko, eta egin gabeko errekonozimenduak eta erreparazioak egiteko. Gure memoria lantzen eta sakontzen jarraitu, gertatutakoa ahaztu gabe, geroko belaunaldiek jazotakoa ezagutu eta gure hutsegitetik ikas dezaten".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!